Klassikbidea
  • Sinfónico
  • Ópera
  • Órgano
  • Críticas
  • Grabaciones
  • Klassikbidea Radio
  • Miscelánea
  • Quiénes somos
Buscar
ACCESO RESTRINGIDO:
Acceder como administrador >>
Klassikbidea
Klassikbidea
  • Sinfónico
  • Ópera
  • Órgano
  • Críticas
  • Grabaciones
  • Klassikbidea Radio
  • Miscelánea
  • Quiénes somos
Maria Callas como Medea, en la ópera homónima de Cherubini. Detrás, Giulietta Simionato. Teatro Alla Scala, 1961. Foto: © Teatro Alla Scala

Gotzon Lobera /

 

Greziar eta latindar mitologiak sarri askotan erabiltzen izan dira operen gai legez. Adibideak asko dira. Oraingo honetan Medea greziar mitoa ekarri nahi dut hizpidera.

Medea greziar mitologiako pertsonaia berezi-berezia da: azti edo sorgin, lokabe eta beregaina da. Ez du ezein arazorik berak lortu nahi duena jadesteko, eta, Zirtze eta Kalipso legez, mitologiako pertsonaia ortodoxoetatik at dago. Baliteke horregatik gaur egungo feministek aldarrikatzen duten pertsonaia izatea.

Laburbilduz, Medea Jasonekin agertzen da lotuta ezinbestean. Medeak Jasoni laguntzen dio, hau argonautekin batera urrezko larruaren bila doanean, eta laguntasuna ematen dio Jasoni, honek dituen zailtasun guztietan. Jasonek, horregatik edo, betiko fideltasun-zina egiten dio Medeari. Hala ere, betiko zinen betierekotasuna iragankorra izan ohi da gizakiengan.

Horrela, Jasonek Korinton Glauka printzesarekin ezkontzea erabaki zuen. Medearen eztegu-oparia ezin ankerragoa izan: berak Jasonekin izandako seme biak hilda eskaintzen dizkie ezkonberriei opari legez. Labur esanda, handiagoa izan zen Medearengan berak Jasoni hartu nahi zion mendekua berak semeei zien maitasuna baino.

Mitoa Euripidesek eroan zuen antzerkira, eta Medea tragedia aurkeztu. Euripidesen antzerki-lan hori azken lau gizaldietako operen oinarria izan da. Ikus ditzagun Medea gai izan zuten operarik garrantzitsuenak.

Medea opera baten gai legez hartu zuen lehenengo musikagilea Marc-Antoine Charpentier frantziarra (1643–1704) izan zen. Operak sarrera bat eta bost ekitaldi izan zituen. Parisko Errege Antzokian estreinatu zen 1693ko abenduaren 4an, eta Luis XIV.a Eguzki Erregearentzat egin zuen. Opera hau 1694ko martxoaren 15a arte bakarrik antzeztu zen, Jean-Baptiste Lullyren eta Marc-Antoine Charpentierren arteko musika-borroka bat gertatu eta lehenengoa irten zelako irabazle. 1984. urtean berriro antzeztu zen Lyongo Operan, baina behin baino ez da harrezkero berriro antzeztu.

Medearen gaia opera baterako hartu zuen bigarren musikaria Luigi Bocherini italiar musikagilea (1760–1842) izan zen. Opera hau hiru ekitaldik osatzen dute. Libretoaren oinarria, berriz, Euripidesen tragediak eta Pierre Corneille antzerkigilearen Medée obrak osatzen dute. Marc-Antoine Charpentierren opera antzeztu eta handik 100 urtera pasatxo estreinatu zen florentziar musikariaren Medea opera, 1797ko martxoaren 13an. Opera hau gaur egun sarri antzezten da.

Hirugarren opera, Medea gai harturik, denboraren hurrenkeran jarrita, Simon Mayr bavariar musikariak (1763–1845) egin zuen. Opera honek ekitaldi bi ditu, Napolesko San Carlo Antzokiak agindu zion egiteko, eta antzoki horretan bertan estreinatu zen 1813ko azaroaren 28an. Opera honek zori txarra izan zuen, Bocheriniren operarekin denboran zehar bat etorri zelako. Gauzak horretara, oso antzezpen gutxi izan du, eta gaur egun gutxi-gutxitan antzezten da.

Laugarrena opera, Medea gai hartu zuena, Giovanni Pacinik (1796–1867) konposatu zuen. Opera honen izenburua Medea in Corinto izan zen, lau ekitaldik osatzen zuten, eta Palermoko Carolino antzokian estreinatu zen 1843ko azaroaren 28an, hau da, aurrekoa estreinatu eta hogeita hamar urtera zehatz-mehatz. Opera honen bertsio bat baino gehiago dago, eta Pacinik berak zuzendu zituen bertsio horietako batzuk. Italian, Errusian eta Amerikan antzeztu zen hainbatetan, eta Medea gai hartua zuten operen arteko gogokoena izan zen hamarkada batzuetan zehar.

Bosgarrenik, Medeamaterial opera dugu. Arestikoena dugu, 1992ko martxoaren 13an estreinatu zelako Bruselako La Monnaie errege antzokian. Egilea, berriz, Pascal Dusapin (1955eko maiatzaren 29an jaiotako frantziar musikaria) dugu. Testua Heiner Müller alemaniar olerkariarena dugu, baina oinarri-oinarrian Euripidesen Medea dugu.

Ikusten denez, mito honek fruitu oparoak eman ditu operaren esparruan, nahiz eta laugarrenetik bosgarrenera ehun eta berrogeita hamar urte igaro behar izan. Betiere, hemen ageri diren operak, Medea gai harturik egindakoak, ez dira guztiak, eta beldur barik esan dezakegu Bocheriniren opera beste batzuen sorburu gertatu zela, berbarako, Saverio Mercadanterena eta Vincenzo Tommasinirena.

Zergatik Medea? Medea arketipo unibertsala delako: alde batetik, Medeak dena ematen dio maite duen gizonari; beste alde batetik, Jasonek bere hitza jaten du, eta gizakumeen saldukeria azalarazten da; azkenik, Medearen buruan argi ikus dezakegu ze tarte laburra dagoen maitasunetik gorrotora, eta zelan uste baino gehiagotan mendeku-goseak maitasuna garaitzen duen, bestela esanda: txarrak ongia menderatzen du.

Temas relacionados
  • Gotzon Lobera
  • Medea
klassikbidea

Artículo anterior
  • Ópera
  • Miscelánea

ABAO: una apuesta por las grandes voces

  • 21 marzo, 2018
  • klassikbidea
+ Info
Siguiente artículo
  • Miscelánea

El Coro Euskeria de la Coral de Bilbao triunfa en Ejea de los Caballeros

  • 10 abril, 2018
  • klassikbidea
+ Info
También podría interesarte
+ Info
  • Sinfónico
  • Ópera
  • Miscelánea
  • Euskera

Mendi-Mendiyan: de la ópera a la suite y viceversa

  • 4 julio, 2025
  • Klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Desdemona vindicada

  • 20 mayo, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Mari-Eli rescatada

  • 8 mayo, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Enperadorearen jantzi berria, edo komediaren beharra

  • 8 abril, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Ópera

Recital de Amartuvshin Enkhbat

  • 1 abril, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Riccardo Frizza recupera ‘La favorite’ en su versión original

  • 18 febrero, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Erik Nielsen y la BOS nos sumergen en el universo de Tristan und Isolde

  • 21 enero, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera
  • Euskera

D’Artagnan eta mosketari gazteek abenturaz beteriko urtea opa digute

  • 12 enero, 2025
  • klassikbidea

Deja una respuesta Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Oscyl Escenario Patrimonio
Oscyl Plazas Sinfonicas
Oscyl
Entradas recientes
  • Mendi-Mendiyan: de la ópera a la suite y viceversa
  • Quinta edición del “Festival Escenario Patrimonio de Castilla y León”, con 54 representaciones en julio y agosto 
  • De Guridi a Bernstein: la Quincena Musical 2025 mira al repertorio vocal
  • Desdemona vindicada
  • Basatiak gara!

ISSN 2530-0636


copyright
© 2013-2024 Klassikbidea. Revista vasca de la ópera y la música clásica.
Aviso legal
Todos los contenidos de esta revista están protegidos por la legislación vigente en materia de propiedad intelectual. El empleo de los materiales, incluyendo textos, grafismos, fotografías y/o facsímiles de documentos sin la previa autorización expresa de su propietario legal infringe la Ley y podrá ser denunciado ante los Tribunales. Ver más...
ANÚNCIATE
# Política de privacidad
# Acceso restringido
# Política de cookies

Ingresa las palabras de la búsqueda y presiona Enter.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Si no estás de acuerdo puedes rechazarlas tal como se explica en nuestra Política de cookies.Aceptar+info