Klassikbidea
  • Sinfónico
  • Ópera
  • Órgano
  • Críticas
  • Grabaciones
  • Klassikbidea Radio
  • Miscelánea
  • Quiénes somos
Buscar
ACCESO RESTRINGIDO:
Acceder como administrador >>
Klassikbidea
Klassikbidea
  • Sinfónico
  • Ópera
  • Órgano
  • Críticas
  • Grabaciones
  • Klassikbidea Radio
  • Miscelánea
  • Quiénes somos

 

Gotzon Lobera /

Gaur egun, XXI. gizaldia nahiko aurreratuta doala, opera ikuskizun klasista bat legez hartzen da. Eta, neurri baten, halaxe da.

Izan ere, operak oso ikuskizun garestiak dira. Ekoizpenek milaka euro balio dute (edo ikuskizunak milaka euro kostatzen dira). Hori dela eta, opera bat ikusteko prezio handia ordaindu behar da.

Honen inguruan datorkidan itauna hauxe da: hori nahita gertatzen da ala berezko bilakaerak noraezean ekarri gaitu egoera honetara? Egia esan behar badizuet, ez daukat batere argi zein den erantzuna; nolanahi ere den, egunean baino egunean errezelo handiagoa daukat. Zergatik ez da helarazten kultura mota hau jende guztiarengana?

Adibide bat baino ez dut ipiniko: egun, zalantza handiko mailako ikuskizunak ipintzen dira publiko arruntaren aurrean. Kulturaren aldetik ezer ez dakarten ikuskizunek publiko arruntaren (jende xehearen) gogamena isildu, lotarazi nahi duten ikuskizun larregi dakuskigu egunean-egunean eta orduan-orduan.

Baliteke egia izatea ikusleek heziketa behar izatea opera ikusteko. Baliteke egia izatea ikusleek prestakuntza berezi bat behar izatea opera ulertzeko. Hori guztia hala izanik ere, itaunak indarrean dirau: zergatik ez da baliabiderik ipintzen opera publiko guztien eskuan jartzeko?

Friedrich Nietszchek Gizakoia, gizakoiegia liburuan esan zuen legez, artistak gauza berriak egiten dituenean arriskua du berari ordu arte jarraitu dioten zaleak atzean uzteko. Egia! Hala eta guztiz ere, egia ere bada artistak gauza berriak egin ezik gizartea eta hura osotzen duten pertsonak ez direla aberasten: ez dute aurrera egiten eta beti bateko egoera egonkor latzean gelditzen dira.

Eta opera, ezer bada, gizartean gertatzen diren gauzak, gertaerak, modu artistikoan ematen dituen adierazpidea da. Guk geure buruari ere hauxe itaundu beharko genioke: zergatik ez dago une honetan bere buruaren aurkako ikuskizunak babesten dituen mezenasik? Zergatik galdu da Argiaren Garaian jazo ziren norbere buruaren aurkako ikuskizunak babestea?

Une honetan, “zuzentasun politiko”ak indar betean dirauenean, sasoi jakin bateko operak ikusteko bakarrik gara gai. Klasizismotik erromantizismoraino doan garaiko operak ikusten ditugu gehienbat. Gustatu ala ez, opera iraultza-bidea izan da. Arteko iraultza, nahi bada, baina orduko mezenasek euren buruaren gainean barre egiteko bidea zabaltzen zuten. Hori ere gizartea menderatzeko tresna dela esango du norbaitek, baina egia da babesle horien giza maila gorena ageri-agerian gelditzen dela hor.

Eta egia ere bada jende xehearen gaitasun-ahalmenak aberasteko balio zuela operak. Agintariak mendeko argiak nahi zituen, ez memeloak. Horrela, operak mundu orokorraren ikuspegia aldatzeko ere balio izan du.

Adibide bat ipini nahiko nuke horren adierazgarri: Wolfgang Amadeus Mozart austriar musikari bikainaren Bahiketa Anderetegian opera. Ordu arte, Salzburgoko musikariaren operak italiar hizkuntzan zeutzan. Opera horrekin aldaketa ikaragarri bat ekarri zuen (nahita ala nahi barik izan zen eztabaida daiteke, baina, nire ustez, erabat gurata ekarri zuen aldaketa hura): nork bere hizkuntzan operak sortzeko jarrera hartu zuen.

Germaniar munduan Richard Wagner izango zen, hizkuntza, kultura eta mitologia uztartuko zituen eredu bikaina. Baten batek esan lezake hori gaiztakeria askoren iturburua izan zela. Ni ez nago ados: Wagnerrek ez zuen ezer asmatu, Europa osoan, Portugaldik Errusiaraino juduen aurka zegoen sentimendua ez zen harekin hasi. Beste kontu bat da Wagnerren ostekoek hura zelan erabili zuten.

Horren harira, oso esanguratsua da Woody Allenek film baten esan zuen esaldi gogoangarri hau: “Wagner entzuten dudan bakoitzean Polonia inbaditzeko gogoa sortzen zait”. Hori singlekeria bat baino ez da, baina, aldi berean, oso esanguratsua.

Gatozen hasierako harira: zergatik ez da opera arte-ikuskizun gisa maila guztietako pertsonengana zabaltzen? Gizarteko kideok zenbat eta landuagoak izan, orduan eta gizarte aberatsagoa izango genuke, eta ez diruaren ikuspegitik bakarrik. Zabal dezagun opera, ez da luxuzko ikuskizuna, ezpada gure gizartea aberatsago bihurtzeko aukera bat.

Temas relacionados
  • Gotzon Lobera
klassikbidea

Artículo anterior
  • Miscelánea

13. Andoaingo Piano Jaialdia

  • 20 febrero, 2018
  • klassikbidea
+ Info
Siguiente artículo
  • Órgano

Un órgano de tubos para El Carmen de Indautxu

  • 23 febrero, 2018
  • Pablo Cepeda
+ Info
También podría interesarte
+ Info
  • Cámara
  • Miscelánea

Artziniega acoge su 9º ciclo de conciertos con seis citas musicales entre junio y julio

  • 17 mayo, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera
  • Euskera

D’Artagnan eta mosketari gazteek abenturaz beteriko urtea opa digute

  • 12 enero, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Euskera

Carmina Burana, musika eta antzerkiaren arteko gaualdi maitagarria

  • 1 octubre, 2024
  • klassikbidea
+ Info
  • Miscelánea

IV Festival Escenario Patrimonio Castilla y León: 63 espectáculos en verano

  • 19 julio, 2024
  • klassikbidea
+ Info
  • Miscelánea

La ‘OSCyL Joven’ recorre Castilla y León con 11 conciertos hasta el 18 de julio

  • 2 julio, 2024
  • klassikbidea
+ Info
  • Miscelánea

El verano es Quincena

  • 30 junio, 2024
  • Eneritz
+ Info
  • Miscelánea

Excelencia artística e internacionalización en la temporada 2024/25 de la OSCyL

  • 10 junio, 2024
  • klassikbidea
+ Info
  • Klassikbidea Radio
  • Miscelánea

Radio. Conversación con Rubén Fernández Aguirre

  • 8 junio, 2024
  • klassikbidea

Deja una respuesta Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Entradas recientes
  • Desdemona vindicada
  • Basatiak gara!
  • Artziniega acoge su 9º ciclo de conciertos con seis citas musicales entre junio y julio
  • Presentada la programación del XIII Festival Internacional de Órgano “Villa de Bilbao”
  • Mari-Eli rescatada

ISSN 2530-0636


copyright
© 2013-2024 Klassikbidea. Revista vasca de la ópera y la música clásica.
Aviso legal
Todos los contenidos de esta revista están protegidos por la legislación vigente en materia de propiedad intelectual. El empleo de los materiales, incluyendo textos, grafismos, fotografías y/o facsímiles de documentos sin la previa autorización expresa de su propietario legal infringe la Ley y podrá ser denunciado ante los Tribunales. Ver más...
ANÚNCIATE
# Política de privacidad
# Acceso restringido
# Política de cookies

Ingresa las palabras de la búsqueda y presiona Enter.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Si no estás de acuerdo puedes rechazarlas tal como se explica en nuestra Política de cookies.Aceptar+info