Klassikbidea
  • Sinfónico
  • Ópera
  • Órgano
  • Críticas
  • Grabaciones
  • Klassikbidea Radio
  • Miscelánea
  • Quiénes somos
Buscar
ACCESO RESTRINGIDO:
Acceder como administrador >>
Klassikbidea
Klassikbidea
  • Sinfónico
  • Ópera
  • Órgano
  • Críticas
  • Grabaciones
  • Klassikbidea Radio
  • Miscelánea
  • Quiénes somos
Helena Orcoyen eta Juan Antonio Sanabria © Domi Alonso 2023

 

Melodramma giocoso bi ekitalditan, Gaetano Donizettiren musikarekin eta Felice Romaniren italierazko libretoarekin, Eugène Scribe idazle frantsesaren Le philtre obran oinarrituta. Estreinaldia 1832ko maiatzaren 12an izan zen, Milanen, Cannobianetako antzokian, egungo Giorgio Gaber Antzoki Lirikoan.

Pertsonaiak: Adina, nekazari aberatsa (sopranoa); Nemorino, Adinarekin maiteminduta dagoen gaztea (tenorra); Belcore, sarjentua (baritonoa); Dulcamara, saltzaile ibiltaria (baxo bufoa); Giannetta, baserritarra (sopranoa); Korua eta konpartsak: baserritarrak, soldaduak, erregimentuko musikariak, notaria, morroiak. Ekintza Euskal Herriko herri batean gertatzen da, XVIII. mendearen amaieran, Scriberen obran; Romanik, antza, Italiako herrixka batean kokatu zuen.

Taula gainean Joel Prieto eta Juan Antonio Sanabria (Opera Berri) tenorrak, Elena Sancho Pereg eta Helena Orcoyen (OB) sopranoak, Pablo Ruiz eta Pau Armengol (OB) baritonoak, Belcore sarjentuaren rolean, eta Paolo Bordogna eta David Menendez (OB) baritonoak, Dulcamara doktorearen rola betetzen. David Menendezek azaroaren 21ean ere abestu zuen, Paolo Bordognaren ordez. Horiekin batera, Marta Ubieta sopranoa, Gianettaren rolean, eta Bilboko Opera Abesbatza.

Orkestra zuloan, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Ivan Lopez Reynosoren zuzendaritzapean, eta Richard Barker fortepianoan.

Zuzendaritza eszenikoa Marina Bianchiren esku egon zen, Leila Fteitaren eszenografia eta jantziekin, Teatro Regio di Torino-ren ekoizpenean.

Emanaldiak Bilboko Euskalduna Jauregian izan dira, 2023ko azaroaren 18, 21, 24, 25 (Opera Berri) eta 27an.

 

JUAN CARLOS MURILLO

Faltsua al da gure ipuinaren elixirra? edo ardoa da, txakolina kasu honetan, protagonistari bere gutxiagotasun-sentimendua gainditu eta bere maitea konkistatzeko indarra ematen dion benetako elixirra? Iruzurtia Dulcamara doktorea, ala gure heroia zoritxarra gainditzeko konbentzitu eta hark izan nahi duen pertsona bihurtzea lortzen duen aztia? Elixirra al da espero dugun efektuaren eragilea, ala aitzakia, nahi duguna merezi dugula sinestarazteko?

Ez dakigu zein izan zen arrazoia: kantariak, publikoa…, baina magia bete egin zen Opera Berri ekimenaren baitan taularatutako funtzioan.

Hain perfektua den, hain ezaugarri arraroa duen elixir miragarriak bezala, operak bere hartzaileen, publikoaren, partaidetza behar du eragina izateko, eta hori izan zen larunbatean, hilak 25, Opera Berriko emanaldian gozatu ahal izan genuen transformazioa, agertokiaren bi aldeen arteko lotura ikusezin eta magikoa, alegia.

Opera Berri OLBEren ekimena da, non bigarren abeslari-talde bat aurkezten baita, funtzio bakar batean, normalean oso izenburu herrikoia duena, helburu bikoitzarekin: abeslari hasiberriei –edo hain ezagunak ez direnei– eta, era berean, ezohiko publikoari operara hurbiltzeko aukera ematea, Bilboko denboraldiko prezioak erdira jaitsita.

Horregatik, Opera Berriren urteroko funtzio horiek kutsu berezia dute, espontaneotasun handiagoa, opera freskotasun apur batekin bizitzeko ilusio handiagoa, aurreiritzi handirik gabea. Eta kasu honetan, ekimenak bere helburua lortu zuela esan dezakegu, zalantza izpirik gabe.

Esan bezala, truko guztiek beren jasotzaileen parte-hartzea behar dute, eta horrela gertatu zen larunbateko emanaldian ere, Juan Antonio Sanabriak Nemorino gaixoaren lehenengo kabatinari, Quanto è bella, quanto è cara!, ekiteaz batera.

Nemorino konbentzigarria antzeztu zuen tenor kanariarrak, hurbila, lotsatia, maitagarria. Kantu-lerro liriko eta homogeneoa erakutsi zuen, emozioz betea, eta ondo modulatua. Rola sinesgarritasunez bete zuen, eta publikoaren konplizitatea eskuratu zuen operaren hasieratik.

Gauza bera esan dezakegu Adina taularatu zuen Helena Orcoyen sopranoaz. Pertsonaiak eskatzen duen ahotsa erakutsi zuen, trebeziaz eta erraztasunaz, eta indartsu aritu zen goi-erregistroan. Berak ere entzulegoa konbentzitu zuen emanaldiaren hasieratik.

Bikote protagonistarekin batera, Pau Armengol eta David Menendez baritonoek osatu zuten laukote nagusia Opera Berriren funtzioan. Grazia eta sinesgarritasuna eman zieten beren pertsonaiei eta, ondorioz, obra osoari, eta ondo erabili zituzten euren ahotsak eta interpretazio-baliabideak ekintza garatu eta transmititzerakoan.

Armengolek Belcore donizettiarra eskaini zuen, kolore arin, homogeneo eta kantu-lerro bizkorra erakutsiz, eta pertsonaiari sinesgarritasun nahikoa emanez, alferrikako gehiegikeriarik eta histrionismorik gabe. Menendezek, bere aldetik, maisutasunez osatu zuen laukotea. Gogoan genuen aurreko denboraldian (2022-2023) abestu zuen Guglielmo, eta gure itxaropena bete zen. Sinesgarritasun bokal eta eszenikoa erakutsi zituen, eta sendotasunez  burutu eta sostengatu zituen parte hartu zuen eszenak. Azken finean, berea da, Dulcamara dottorearena, apur bat malgré soi, xarmaren arrakasta.

Ubietak graziaz eta fidagarritasunez antzeztu zuen Giannettarena, txispa eta freskotasuna erakutsiz obra osoan zehar, bereziki, bigarren ekitaldiko Sarà possibile? Possibilissimo eszenan, nesken koruarekin batera. Bilboko Opera Koruak, bestalde, ondo baliatu zuen aukera obraren elementu garrantzitsu eta nagusi bihurtzeko, eta agerian utzi zuen, ostera ere, taldearen balioa.

Zerbait aipatzearren, taldearen esku utzitako koreografia batzuk behartuak eta sinesgaitzak suertatu ziren, ez guztiak; izan ere, une batzuetan, lehen aipatutako nesken koruan bezala, mugimenduak adierazpen musikala azpimarratzen du, beste batzuetan, ordea, koreografia horiek ekintza desitxuratu zuten, eszenan gertatzen ari zenari fokua kenduz.

Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Ivan Lopez Reynoso zuzendari mexikarraren aginduetara, istorioari sinesgarritasuna eransten lagundu zuen, batasuna eta freskotasuna emanez, baita sonoritate egokia eta ezaguna ere, pasarte batzuetan arina eta distiratsua, beste batzuetan intimo eta melodramatikoa. Izan ere, obraren ekintza edonoiz eta edonon kokatuta ere, partiturak erreferente argiak eskaintzen ditu sortu zeneko estilo eta garaikoak.

Eszenografiari dagokionez, zaila da Euskalduna Jauregian italiar erako antzokietarako sortutako opera bat muntatzea, are gehiago ekintza agertoki eta pertsonaia-multzo txikietara mugatzen denean. Ildo horretan, kokapen espazial eta tenporal neutroak lagundu zuen ekintzan eta abeslarien jardueran zentratzen, eszenan zehar batetik bestera zebiltzan bizikletez haratago.

Irribarretsu eta pozik alde egin genuen emanaldia bukatutakoan. Ipuin zaharkitu eta sinesgaitz bat berriro ikusi eta entzutea espero genuen, zuzen eta ondo kantatua, bai, baina urrutitik, nolabaiteko distantzia fisiko eta emozionaletik behatua, eta, azkenean, gozatu genuen istorio dibertigarri eta maitagarriaz.

Elixirraren magiari esker? Baliteke, baina historian murgildu eta emozioa transmititu ziguten artistei esker, ziur.

 

Temas relacionados
  • David Menéndez
  • Iván López-Reynoso
  • Pau Armengol
  • Bilbao Orkestra Sinfonikoa
  • Helena Orcoyen
  • Juan Antonio Sanabria
klassikbidea

Artículo anterior
  • Grabaciones
  • Sinfónico

Grazyna Bacewicz – Orchestral works, Vol. 1, BBC Symphony Orchestra, Sakari Oramo

  • 23 noviembre, 2023
  • klassikbidea
+ Info
Siguiente artículo
  • Miscelánea

Teatro Arriaga, Medalla de Oro de la Academia de las Artes Escénicas

  • 28 noviembre, 2023
  • klassikbidea
+ Info
También podría interesarte
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Desdemona vindicada

  • 20 mayo, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Mari-Eli rescatada

  • 8 mayo, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Enperadorearen jantzi berria, edo komediaren beharra

  • 8 abril, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Ópera

Recital de Amartuvshin Enkhbat

  • 1 abril, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Riccardo Frizza recupera ‘La favorite’ en su versión original

  • 18 febrero, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Erik Nielsen y la BOS nos sumergen en el universo de Tristan und Isolde

  • 21 enero, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera
  • Euskera

D’Artagnan eta mosketari gazteek abenturaz beteriko urtea opa digute

  • 12 enero, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Sinfónico
  • Cámara
  • Ópera

Lo mejor de 2024 en Klassikbidea

  • 28 diciembre, 2024
  • klassikbidea

Deja una respuesta Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Entradas recientes
  • Desdemona vindicada
  • Basatiak gara!
  • Artziniega acoge su 9º ciclo de conciertos con seis citas musicales entre junio y julio
  • Presentada la programación del XIII Festival Internacional de Órgano “Villa de Bilbao”
  • Mari-Eli rescatada

ISSN 2530-0636


copyright
© 2013-2024 Klassikbidea. Revista vasca de la ópera y la música clásica.
Aviso legal
Todos los contenidos de esta revista están protegidos por la legislación vigente en materia de propiedad intelectual. El empleo de los materiales, incluyendo textos, grafismos, fotografías y/o facsímiles de documentos sin la previa autorización expresa de su propietario legal infringe la Ley y podrá ser denunciado ante los Tribunales. Ver más...
ANÚNCIATE
# Política de privacidad
# Acceso restringido
# Política de cookies

Ingresa las palabras de la búsqueda y presiona Enter.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Si no estás de acuerdo puedes rechazarlas tal como se explica en nuestra Política de cookies.Aceptar+info