Klassikbidea
  • Sinfónico
  • Críticas
  • Vectores
  • Órgano
  • Ópera
  • Miscelánea
  • Klassikbidea Radio
  • Klassikbidea: equipo y edición
Buscar
ACCESO RESTRINGIDO:
Acceder como administrador >>
Klassikbidea
Klassikbidea
  • Sinfónico
  • Críticas
  • Vectores
  • Órgano
  • Ópera
  • Miscelánea
  • Klassikbidea Radio
  • Klassikbidea: equipo y edición
Agnes Baltsa, Josep Carreras. Foto: © Arena di Verona, 1987.

Gotzon Lobera /

Tarte hau erabili nahi dut oraingoan “bigarren” (erreparatu kakotxei) mailako opera-abeslari jakin bat gomutara ekartzeko: Greziako Leukadan jaio zen mezzosoprano izugarria, Agnes Baltsa. Andrazko honek Mozart, Bizet, Rossini, Verdi… eta beste zenbait musikagile interpretatu zituen bere bizitza artistikoan zehar. Ofizioz bikaina, antzez bikainago, baina haren garaian beste abeslari ospetsuago edo “mediatikoago” (gaur egun esaten den bezala) batzuk izan zirenez, bera ezkutuan edo “bigarren mailan” gelditu zen.

Betiere, isilean igaro bada ere, 73 urteko greziar mezzosoprano honek hamaika grabazio egin ditu bere garaiko zuzendaririk garrantzitsuenekin, eta grabazio horiek gaur egun entzuten ditugunean, abeslari handi baten adierazmolde bikaina igar dezakegu. 

Agnes Baltsa zine-antzezlea ere izan zen; berbarako, Duett austriar filmean opera-abeslari bat antzeztu zuen. Hori ez ezik, musikagilea ere da, eta beste alderdi hau ere badauka: Agnes Baltsa Zientzia eta Arteen Europako Akademiako kidea da. Ikusten dugunez, opera-abeslari polifazetiko baten aurrean gaude. Metamusikaz dihardu… opera-abeslaria ez ezik, berak antzezten dituen operen gaineko gogoeta bikain, gogoangarri eta jakingarriak egiten ditu.

Ildo horretatik, ikus dezagun zein gogoeta egin zuen Bizeten Carmen operako protagonistaren nortasunari buruz: “Carmenek heriotzan bilatzen du askatasuna”. Argi dauka leukadarrak Carmenen bizikizunak ez direla antzeztokian gelditzen, harantzago doazela, eta gogoeta horretan andrazkoen aldeko garrasi isila nabari dezakegu.

Espainiako XIX. gizaldiaren hasieran andrazkoen egoera ez zen hobea gaur egungo andrazkoena baino; areago, egoera askozaz lazgarriagoa zen, eta Agnes Baltsaren oihuak, garrasiak Carmenen egoera hilduragarria ozen salatzen du. Ez du ikusten zezenketarien atzetik edo soldaduen atzetik plazer hutsez doan andrazkoa, ezpada bizitza honetan azaltzen zaizkion traba, erronka eta oztopo guztien gainetik duintasunez irten nahi duen andrazko sufritu eta sufritzailea.

Operaren abeslariek ahotsa dute tresna, eta lanabes hori erabiltzen jakin behar da: teknika deritzo horri. Hala ere, teknika ezinbestekoa bada ere, ez da nahikoa, sentimendua behar baita, norberak antzezten duen pertsonaiaren nortasunean barruratu eta bera balitz bezala jarduteko. Horrexegatik dira abeslari batzuk sekula ahaztu ezin daitezkeenak, eta beste batzuk beste barik onak. Bada, nire iritziz, Agnes Baltsa lehenengoetakoa da: ahaztu ezin daitezkeenetakoa. Baliteke Maria Callasen eskola batzuk hartzeak horrekin zerikusia izatea.

Aurten 30 urte bete dira Mozarten Idomeneo opera grabatu zuenetik, besteak beste Luciano Pavarotti eta Edita Gruberovarekin. Diskoa Decca konpainiarekin grabatu zuen, eta, aukera edukiz gero, (berriro) entzutea merezi du. Disko bikaina da, eta hiru bertsio izan zituen. Esan daiteke opera bat entzutea merezi duela abeslari bakar baten ahotsa entzutearren. Nik horrela sinesten dut.

Hainbat musikagileren operak abestu ditu bere bizitzan artistikoan zehar, baina baliteke Carmen izatea haren ospea gorengo mailara ekarri zuena. Carmen ikusi eta entzuten dugu Agnes Baltsak hura haragitzen duenean. Sinetsi egiten duzu Espainiako XIX. gizaldiaren hasierako taberna baten zaudela. Sinetsi egiten duzu motxaile baten aurrean zaudela eta gizonezkoak limurtu nahi dituela: erabat egiazkoa da. Hori ez dute opera-abeslari askok lortzen nahiz eta ahotsa Agnes Baltsarena bezain ona eduki. Agnes Baltsak arimaz betetzen du pertsonaia.

Horren erakusgarri Carmen operako “La Chanson Bohème” eta “Habanera” ditugu. James Levineren zuzendaritzapean antzeztutako operan, leukadarrak ahotsez abesten du, eta begiez, eta oinez, eta gorputz osoaz, eta keinuez. Berak barruratuta dauka opera abeste hutsa baino gehiago dela, hau da, ikusleak ondo abesteaz gainera sinetsi nahi du ikusten ari dena. Eta lortu egiten du: erabat jadetsi.

 

 

Temas relacionados
  • Gotzon Lobera
  • Agnes Baltsa
klassikbidea

Artículo anterior
  • Órgano

Soinu Ondarea: El sonido del patrimonio cultural

  • 11 junio, 2018
  • Pablo Cepeda
+ Info
Siguiente artículo
  • sin categoría

Vista atrás: 2017-2018, lo mejor de la temporada que ha terminado

  • 21 junio, 2018
  • klassikbidea
+ Info
También podría interesarte
+ Info
  • Sinfónico
  • Cámara
  • Miscelánea

Algunas pinceladas de Musika Música 2023

  • 15 marzo, 2023
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

El teléfono: una breve llamada

  • 9 marzo, 2023
  • Nora Franco
+ Info
  • Miscelánea

La Sociedad Coral de Bilbao recupera la figura y obra de Valentín María de Zubiaurre

  • 7 marzo, 2023
  • Nora Franco
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Tosca: El poder de lo pequeño

  • 21 febrero, 2023
  • Nora Franco
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Così fan tutte: ¡Abracadabra!

  • 27 enero, 2023
  • Nora Franco
+ Info
  • Klassikbidea Radio
  • Sinfónico
  • Ópera
  • Miscelánea

Clásica y Ópera: lo mejor de 2022 para Klassikbidea

  • 26 diciembre, 2022
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Anna Bolena: royal affaires

  • 25 noviembre, 2022
  • Nora Franco
+ Info
  • Ópera
  • Miscelánea

La Sociedad Coral de Bilbao presenta el disco Lide ta Ixidor

  • 21 octubre, 2022
  • Nora Franco

Deja una respuesta Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Please provide data name property for Confirmo que he leído y acepto la política de privacidad

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

ISSN 2530-0636


Entradas recientes
  • Radio: entrevista al compositor Javier Quislant
  • Algunas pinceladas de Musika Música 2023
  • Radio: Musika Música, balance
  • El teléfono: una breve llamada
  • Un espléndido concierto de Euskadiko Orkestra
copyright
© 2013-2023 Joseba Lopezortega / Klassikbidea. Revista vasca de la ópera y la música clásica.
Aviso legal
Todos los contenidos de esta revista están protegidos por la legislación vigente en materia de propiedad intelectual. El empleo de los materiales, incluyendo textos, grafismos, fotografías y/o facsímiles de documentos sin la previa autorización expresa de su propietario legal infringe la Ley y podrá ser denunciado ante los Tribunales. Ver más...
# Política de privacidad
# Acceso restringido
# Política de cookies

Ingresa las palabras de la búsqueda y presiona Enter.