Klassikbidea
  • Sinfónico
  • Críticas
  • Vectores
  • Órgano
  • Ópera
  • Miscelánea
  • Klassikbidea Radio
  • Klassikbidea: equipo y edición
Buscar
ACCESO RESTRINGIDO:
Acceder como administrador >>
Klassikbidea
Klassikbidea
  • Sinfónico
  • Críticas
  • Vectores
  • Órgano
  • Ópera
  • Miscelánea
  • Klassikbidea Radio
  • Klassikbidea: equipo y edición
Abao Txiki
Abao Txiki

Juan Carlos Murillo /

 

Musika eta musikaz gozatzeko aukerak ez dira ohiko kontzertu eta emanaldietara mugatzen. Musika ulertu eta estimatzeko ez da beharrezkoa karrera oso bat egin edo ordu piloa ikasten eta entzuten ematea. Areago, musika gozatu, dastatu nahi badugu, ulertu eta bestelako ikuspuntutik, entzunpuntutik, sentitu, badira aukera ugari gure esku.

Joan den astean Joseba Lopezortega auzokideak Bilboko kontserbatorioaren zuzendaritza taldearekin izandako elkarrizketa ekarri zigun eta, conser hitza irakurrita, atzera egin nuen, ezinbestean, bertako esperientzietara: eskolak, irakasleak, ikaskideak, gelak, entzunaretoa, … eta, batez ere, entseguak. Koroak eta orkestrak elkarrekin egiten genituen entseguak, zuzendariaren ahalegina, esfortzua, ikasleon marmarra, errietak, errepikapenak, geldialdiak, kontzertuaren aurreko estualdiak …

Produkzioa, emanaldira doan bidea, musikan, beste arlo gehienetan bezala, interesgarriago, kilikagarriago, iruditu zait beti emaitza bera baino; entsegua kontzertua baino.

Gauzak nola egiten diren, nola antolatu, ekoiztu, nola garatzen diren esperimentatzeak haien gainean dugun irudia, ikuspuntua, aberastu egiten du. Horren adibide argia dira, esaterako, han-hemen diren interpretazio zentro edota didaktika-departamentuak, eskola-tailerrak eta besteko dibulgazio-ekimenak. Natura-parke, museo, fabrika, erakunde eta abarren arduradunak … aspaldi jabetu dira komunikazio, dibulgazio eta, bereziki, didaktikaren garrantziaz.

Musikara etorrita, aukera asko ditugu inguruan musikara hurbildu eta produkzioak nola egiten diren ezagutzeko eta gozatzeko, eta, horien artean, umeekin eta familian egitekoak.

Amaraunean arakatuta bertoko erakunde esanguratsu pare bat ekarri nahi ditut gaur hona, didaktika-jardueren adibide, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta ABAO, hain zuzen.

OSEren, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kasuan, asko eta askotarikoak ditugu eskola-ume, gazte, ikastetxe eta familientzako jarduerak. Erakundeak zerbitzu-asmo sendoa erakusten du biztanleria-segmentu zabalagoetara heltzeko eta orkestraren eta gizartearen arteko lotura estuagoa lortzeko estrategiak gauzatuta.

Urteak dira, harreman hori sakontze aldera, orkestraren hezkuntza-departamentuak zenbait jardun-ildo jorratzen dituela:

“Musika Familian” zikloa, denboraldi orotan egiten duena, entzule berriak erakartzeko eta musika jasoaz gozatzeko aukera ahalik eta gehien zabaltzeko. Familiarekin, lagunekin edo gelakideekin har daiteke parte ekintza hauetan, eta entzuleak musika-unibertsoa ezagutzera bideratuta daude. “Musika Familian” zikloa, Gasteizen, Printzipal Antzokian egiten da; Donostian, berriz, Orkestraren egoitzan eta Kursaal Auditoriumean.

Ikastetxeetarako ekimenak ere antolatzen ditu Euskadiko Orkestraren hezkuntza-departamentuak: material didaktikoa, eskola-haurrentzako kontzertuak, musika-eskoletarako proiektuak; tailerrak ikastetxeetan, ikasleak errepertorio eta musika-gaietara hurbiltzeko; bisitak orkestraren egoitzara, orkestraren barne-funtzionamendua ezagutzeko edota ikasleei Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren denboraldi-programa baten entsegu oso baten edo horren zati baten entzunaldira joateko, besteak beste.

ABAOren kasuan, bestalde, badira opera eta opera-muntaia baten barneak ezagutzeko eta horietaz gozatzeko aukerak.

ABAO-OLBE-ren programa didaktikoa duela hogeita bost bat urte sortu zen, opera heldu zein gazteei hurbiltzeko asmoz; musikak, eta operak bereziki, eragiten dituen emozioak ulertu eta goza ditzaten.

Programa didaktikoa arrakastatsua izan da oso, eta urtetik urtera gero eta partaide gehiago eta parte-hartze handiagoa eskuratzen joan izan da: ikastetxeak, eskolak, institutuak, unibertsitate-fakultateak, musika-eskolak, kontserbatorioak, euskaltegiak eta helduentzako hezkuntza-guneak.

Oso programa didaktiko erakargarria da ABAOrena, hainbat fase eta jardueratan antolatuta:

Hitzaldi didaktikoak ikastetxeetan. Opera baten produkzioaren alderdi nagusiak aurkezten zaizkie ikasleei: jantziak, atrezzoa, ekipo teknikoak, … agertoki gainean ikus daitezkeen osagaiak zein ikusten ez diren eta ikusleek normalean ezagutzen ez dituztenak.

Bigarren fase batean backstage-ra bisita gidatuak egiten dira, ikasleek hitzaldietan aurkeztutako elementuak testuinguruan ezagutu eta espazio fisikoarekin lotu ditzaten: jostundegia, kamerinoak, entsegu-aretoak eta agertokia, dekoratuak eta guzti.

Azkenik entseguetara eta ekola-emanaldietara ere joateko aukera dago, opera produkzioaren emaitza jarraitu eta ezagutzeko.

ABAOk jarduera didaktiko horiez gainera, familientzako emanaldiak eta eskola-jarduerak ere antolatzen ditu, ABAO TXIKI programaren baitan, familiako txikienekin zein familiartean operara hurbildu eta operaz gozatzeko.

Aipatutakoak eskura ditugun aukeretako bi baino ez dira, oso aipagarriak, helduak zein umeak, eskolarekin zein familian musika ezagutu eta hobeto dastatzeko, musika “ukitzeko”. Sarean ibilita edo eskolan eta ikastetxean galdetuta gehiago aurkituko ditugu.

Eta, bukatzeko, barkatuko didazue aholku txiki bat ematera ausartzen banaiz: egizue musikaren esperientzia grabazioetatik haratago. Dastatu, sentitu, ikusi, ukitu … familian, eskolan, umeekin, lagunekin, … eta esango didazue.

Temas relacionados
  • Juan Carlos Murillo
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
  • ABAO TXIKI
klassikbidea

Artículo anterior
  • Vectores

Oriol Roch: “Pongo en duda que la 9ª de Beethoven atraiga más público que Kullervo”

  • 9 octubre, 2015
  • klassikbidea
+ Info
Siguiente artículo
  • Críticas

BOS: Crítica de Asier Vallejo al primero de temporada

  • 11 octubre, 2015
  • klassikbidea
+ Info
También podría interesarte
+ Info
  • Sinfónico
  • Cámara
  • Miscelánea

Ha muerto Félix Ayo

  • 26 septiembre, 2023
  • klassikbidea
+ Info
  • Sinfónico
  • Órgano
  • Miscelánea

La BOS y la Coral de Bilbao inauguran el 31 Otoño Musical Soriano

  • 6 septiembre, 2023
  • klassikbidea
+ Info
  • Miscelánea

Nueva edición del festival Escenario Patrimonio en Castilla y León

  • 24 julio, 2023
  • klassikbidea
+ Info
  • Cámara
  • Miscelánea

Trío Zukan presenta su nuevo disco en Chillida Leku

  • 12 julio, 2023
  • klassikbidea
+ Info
  • Ópera
  • Miscelánea

ABAO Bilbao Opera entrega los “Tutto Verdi International Awards” con B de Bilbao

  • 18 abril, 2023
  • Nora Franco
+ Info
  • Sinfónico
  • Cámara
  • Miscelánea

Algunas pinceladas de Musika Música 2023

  • 15 marzo, 2023
  • klassikbidea
+ Info
  • Miscelánea

La Sociedad Coral de Bilbao recupera la figura y obra de Valentín María de Zubiaurre

  • 7 marzo, 2023
  • Nora Franco
+ Info
  • Klassikbidea Radio
  • Sinfónico
  • Ópera
  • Miscelánea

Clásica y Ópera: lo mejor de 2022 para Klassikbidea

  • 26 diciembre, 2022
  • klassikbidea

Deja una respuesta Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Please provide data name property for Confirmo que he leído y acepto la política de privacidad

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

ISSN 2530-0636


Entradas recientes
  • Ha muerto Félix Ayo
  • La BOS y la Coral de Bilbao inauguran el 31 Otoño Musical Soriano
  • Quincena: Hahn y Andra Mari ponen las guindas al harinoso pastel de la Deutsche Kammerphilharmonie Bremen
  • Oedipus Rex: Soplar y sorber…
  • Más valor en las partes que en un buen todo
copyright
© 2013-2023 Joseba Lopezortega / Klassikbidea. Revista vasca de la ópera y la música clásica.
Aviso legal
Todos los contenidos de esta revista están protegidos por la legislación vigente en materia de propiedad intelectual. El empleo de los materiales, incluyendo textos, grafismos, fotografías y/o facsímiles de documentos sin la previa autorización expresa de su propietario legal infringe la Ley y podrá ser denunciado ante los Tribunales. Ver más...
# Política de privacidad
# Acceso restringido
# Política de cookies

Ingresa las palabras de la búsqueda y presiona Enter.