Categoría

Euskera

Ópera/Miscelánea/Euskera

Pergolesi eta antzerki abestua

Gotzon Lobera /   XVIII. gizaldiko semea dugu Giovanni Battista Pergolesi. Italiako Ancona probintziako Jesi herrian jaio zen 1710eko urtarrilaren 4an eta Pozzuolin (Napolitik hur) hil zen 1736ko martxoaren 17an. Lehenengo eta bat, esan behar da Giovanni Battistaren abizena, sortzez, Draghi zela, baina haren familia Pergola hiri txikikoa zenez gero, Jesin pergolatar (Pergolesi) esaten zitzaien… Ver más

Ópera/Euskera

Wagner gutxi ezagutua

    Gotzon Lobera /   Richard Wagner operaren maisurik handienetako bat da (batzuentzat, handiena). Alemaniari bagagozkio, berriz, Mozartekin batera handiena. Haren opera-lanik ezagunenak Nibelungoaren eraztunaren ziklokoak ditugu, bai eta Rienzi, Tanhauser, Nurembergeko maisu kantariak, Tristan eta Isolda eta Lohengrin ere. Hala eta guztiz ere, badago beste Wagner bat, Das Liebesverbot (Maitatzeko debekua) egin zuena.… Ver más

Ópera/Euskera

Kontratenorrak Operan

Gotzon Lobera /    Kontratenorrak azaldu ziren Eliza Katolikoak kastratiak egotea debekatu zuenean. Dakikezuenez, kastratiak umetan irendutako abeslariak ziren. Irenduta egoteak ahotsari edertasun berezia ematen zion, ahotsaren zolitasuna zaintzen zelako, eta hainbat gizalditan erabili ziren ikus-entzuleen gozamenerako eta kastratien euren bizimodu dohakaberako. Bada, kastratiak desagertzeak gizonezkoen arteko ahots zoliena zenari beste ahots zoliago bat ekartzea… Ver más

Ópera/Euskera

Aire zabaleko operak

  Gotzon Lobera /   Azken urteetan operak aire zabalean antzezteko joera ohitura bihurtzen ari da. Naturari eskaini beharreko omenaldia, omen! Gogoan dut Txinako Beijingen 2016an aire zabalean antzeztutako Turandot bat. Hori oinarri harturik doa gaurko gogoeta. Egia (ei) da naturako paisaiak ederrak direla, egia (ei) da eszenografiari kutsu berria ematen diotela, baina aldi berean… Ver más

Ópera/Miscelánea/Euskera

Opera gutxi ezaguna

  Gotzon Lobera / Gaurko jarduna Tiefland operari eskaini nahi diot. Niretzat aurreko astea arte erabat ezezaguna, bai eta haren egilea ere. Ziur naiz operazale amorratuen artean ezaguna dela, baina ez daukat hain garbi operazale arrunten artean horrenbeste suertatzen denik. Egilea Eugen François Charles d’Albert izan zen. Glasgowen jaio zen. Haren ama ingelesa izan zen,… Ver más

Vectores/Euskera

Opera eta zinea

  Gotzon Lobera /   Opera antzerki abestua da: ikuskizuna. Ikuskizuna den heinean, formatu ezberdinak onartzen ditu, eta, jakina, zinea operari egoki izan dakiokeen formatua da. Beste kontu bat da emaitza arrakastatsua denetz. Ikuspegi horretatik, zinearen formatu honetan ikusmolde bitatik landu da opera: alde batetik, zuzeneko antzezkizunak zine formatura ekarri dira, eta, bestetik, formatu honetan… Ver más

Vectores/Euskera

Operaren sinesgarritasuna (II)

  Gotzon Lobera / Opera baten sinesgarritasuna, lehendik esanda daukadan legez, hainbat faktoreren mendean dago, eta faktoreotako bat karaktereena da, alegia, operaren pertsonaiak haragitzen dituzten karaktere fisiko eta psikikoena. Adibide hau ekarri nahi dut hona: Wynton Marsalisen Blood on the Fields. Jazz-oratorio honetan, Estatu Batuetako hegoaldeko esklabotasun-aroko bizimodua azaltzen zaigu. Grabazioko abeslariak Jon Hendricks eta… Ver más

Vectores/Euskera

Operaren sinesgarritasuna (I)

  Gotzon Lobera /   Opera baten antzezkizunera joaten garenean, sarri askotan orkestraren eta abeslarien lanari baino ez diogu begiratzen. Betiere, operak badauka berezitasun bat: antzerki abestua da. Hau da, abestiak, ariak, cavatinak… ezinbestekoak dira, baina ez dira behar adinakoak, ikus-entzuleok ikuskizun osoa goza dezagun. Antzerkiaren osagaiek euren eginkizuna bete behar dute bakoitzari dagokion neurrian.… Ver más

Miscelánea/Euskera

Behatokitik

Juan Carlos Murillo /   Iraila ailegatu zaigu beste behin, udako anabasa zuzendu eta gure bizimodua, nonbait, berriro ere antolatzen, berrantolatzen, saiatzeko garaia; bizitza, gurea, behingoz eskuetan hartuko dugulako sentsazio bila abiatuta, asmo onen garaia bihurtzen zaigu iraila, eta urtea, ikasturtea ikasle izateari guztiz utzi ez dugunontzat, nolakoa nahi dugun pentsatzen jartzen gara, zintzo, urtero… Ver más

Miscelánea/Euskera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa Gerra Zibilean (3)

Juan Carlos Murillo Irakaslea eta musikan titulatua   Jesus Arambarri   Izan ziren Gerra Zibilean eta gerraren ostean deserrira, Mexico, Argentina, Frantzia eta abarretara, alde egindako intelektual eta profesionalak: arkitekto, pintore, musikariak eta abar. Aldi berean, beste batzuk Bilbon gelditu ziren eta karrera bertan egin zuten. Azken horien ibilbidea aztertu beharra dago -gelditu eta karrera… Ver más

Ir Arriba