klassikbidea.eus

Rodrigo

En Ópera/Miscelánea Por
Argazkia: http://www.verdi.san.beniculturali.it/verdi
Argazkia: http://www.verdi.san.beniculturali.it/verdi

 

Juan Carlos Murillo /

 

Egun hauetan estreinatu da, Bilboko opera-denboraldian, Verdiren Don Carlo, Parisko bertsioan, hau da, bost ekitalditan eta frantsesez, ABAO-OLBEren Tutto Verdi egitasmoaren baitan. Askoren ustetan berau dugu autorearen lanik interesgarrienetakoa, eta asko dira 1867an estreinatutako hau azken opera erromantikoa dela kontsideratzen dutenak ere.

Méry eta du Locle libretogileek Schillerren antzezlana hartu zuten oinarri eta abiapuntu beren lanerako, eta, hartatik dezente aldendu baziren ere, jatorrizko obraren espirituari eutsi egin zioten. Kontrakoa lirudikeen arren, Schillerren, eta Verdiren, lana ez da drama historiko bat, askatasunaren aldeko eta absolutismoaren aurkako aldarria baino, Felipe IIak menpeko zituen lurraldeetan ezarri zuen katolizismo zurruna ere sutsuki salatzen duena. Verdik, Schillerrek bezala, zanpatu eta makurtuen alde egiten du, bere ideia politikoei eta, bide batez, Erromantizismoaren ikurra den askatasun gogo eta asmoei jarraituta.

Baina gatozen bada operara eta iruzkin honen izenburura, Rodrigo, bera baita, nire ustez, benetako protagonista, benetako heroia. Pertsonaiaren pisu eta eragin dramatikoez haratago, Carloren gaineko irakurketa freudiarrak eta Eboli eta Filipporen indarra alde batera utzita, Rodrigo dugu ideal erromantikoen eta, hartara, Verdiren ideia politikoen adierazgarria, lagunaren alde eta, batez ere, askatasunaren eta asmo politikoen alde bizitza emateraino ailegatzen dena.

Asko idatzi da, eta oso ondo, Verdiren baritonoentzako rolen edertasun eta sakontasunaz, haientzat idatzi zuen musikaren handitasunaz eta ahots horretako pertsonaiei ematen zien noblezia eta garrantziaz. Rodrigo dugu horien eredu: laguna, zintzoa, politikoa, heroia. Carlo pasioetatik hurbilago dabilen bitartean, Rodrigo dugu konpositorearen alter ego.

Rodrigoren heriotzaz itxi ohi zen laugarren ekitaldia, eta neu ere ekitaldi hori bukatuta alde egina naiz, askotan, besterik behar ez nuelakoan, Salva la Fiandra esanda. Operak bizitzarekin zerikusirik balu horrela buka genezake gaur ere. Baina operak ez omen du antzik bizitzarekin, ezta?.

Deja un comentario

Your email address will not be published.

*

Otras entradas en Ópera

La hermosura se impone

  “Territorios” de El Correo: “La hermosura se impone” Joseba Lopezortega / 

Aire zabaleko operak

  Gotzon Lobera /   Azken urteetan operak aire zabalean antzezteko joera

Opera gutxi ezaguna

  Gotzon Lobera / Gaurko jarduna Tiefland operari eskaini nahi diot. Niretzat
Ir Arriba