Klassikbidea
  • Sinfónico
  • Ópera
  • Órgano
  • Críticas
  • Grabaciones
  • Klassikbidea Radio
  • Miscelánea
  • Quiénes somos
Buscar
ACCESO RESTRINGIDO:
Acceder como administrador >>
Klassikbidea
Klassikbidea
  • Sinfónico
  • Ópera
  • Órgano
  • Críticas
  • Grabaciones
  • Klassikbidea Radio
  • Miscelánea
  • Quiénes somos
Nadar: Gioacchino Rossini. Google Art Project

Gotzon Lobera /

Aurreko iruzkinean Gioachino Rossiniren heriotzaren 250. urteurrena zela-eta zenbait kontu aipatu nituen, batez ere Pesaroko musikagilearen lanen programazioaren inguruko gorabeherak zirrimarratu nituen.

Oraingoan, operaren arloan ekimen pribatuak eta ekimen publikoak duten zereginaz jardun nahiko nuke, bakoitzaren helburuak erabat ezberdinak baitira, edo izan beharko bailukete bederen.

Operak gizarte-mailen arteko ezberdintasunak nabarmentzeko balio izan du historian zehar: ahaltsuen eta ahalgabeen arteko marra ezarri du. Arrazoiak mota askotakoak izan dira eta badira; aipa ditzagun garrantzitsuenak: ekonomikoak eta hezkuntzaren aldekoak.

Arrazoi ekonomikoen artean operaren ekoizpen-kostuak aipa ditzakegu; izan ere, jakin badakigu opera baten ekoizpenak garestiak direna, eta haiek estaltzeko besteko prezioa jarri behar dela merkatuan, eta ekimen pribatuak horiei aurre egin behar diela eta zerbait irabazteko moduari begiratu.

Zertan ari da ekimen publikoa, berriz? Izan ere, ekimen publikoak programazioa egiten duenean, publiko ugari daroaten ikuskizunak antolatzen ditu, diru publikoa erabiltzen da eta. Ados, neurri batean. Izan ere, masek kontsumitzeko ekimen pribatuak eskaintzen dituen produktuak berriro eskaintzen ditu ekimen publikoak bere ekoizpenetan, eta, horrela jokatzen denean, ekimen publikoa desagertu egiten da eragile bereizgarri gisa.

Horixe da errazena eta gutxien kritikatzen dena; nolanahi ere den, herritar hezituak nahi baditugu, ekimen publikoak beste jarrera bat hartu beharko luke, eta hortxe sartzen da jokoan hezkuntza.

Hezkuntza egundoko tresna da herritar kultua sorrarazteko, herritar jakintsua sortzeko, herritar irizpideduna egiteko. Eta eginkizun hori gaur egun bete barik dago. Zenbat eskola-curriculumetan sartzen da eskola-umeak musika haren osotasunean lantzeko? Nahikoa ote da xirula edo dena delako musika-tresna hiruzpalau urtetan irakastea? Nahikoa ote da eskola-umeak bihar-etziko musikazale osoak egiteko?

Ezezkoan nago. Izan ere, jakin badakit eskola-ume guztiak ez direla etorkizunean musikari bihurtuko; era berean, eskola-umeei irakurtzen eta idazten erakusten zaienean, denok dakigu guztiak ez direla idazle bihurtuko, baina irakurtzen eta idazten erakustea ezinbestekoa da.

Eta hor dago koxka: musika ez da gizakumearen atal garrantzitsu legez hartzen, halandaze, bigarren mailako ikasgai legez eratzen da eskola-curriculumetan, eta iragaitzezko musika-ataltxoak irakasten dira, espediente bat betetzeko lain. Ostera, ez dago curriculum osoari begira planifikatuta.

Bai, badakit musika-batxilergoa irakasten dela, baina zenbatek hartzen du?, zenbatek dauka behar besteko prestakuntza modalitate hori aukeratzeko?, zenbatek jaso du irakasleen bultzada bide horretara eramateko? Hain zuzen, gutxiengoaren gutxiengoak. Zergatik? Irakasleek eurek zenbateko garrantzia ezartzen diote musikari? Hutsaren hurrengoa: eskola-curriculumaren barruko denbora-pasa legez hartzen dute. Orduan, non dago hezkuntza orokorra?, non dago hezkuntza osoa?

Hezkuntza ezinbesteko urratsa da herritarrak musika-arloarekin zaletu daitezen, musika mota guztiak uler eta maite ditzaten. Ezagutzen dena ezin baita maitatu, ezin baita harekin gozatu. Produktu galkorrekin asebetetzeko baino ez du ematen horrek, eta orduan hezkuntzaren aldeko ezberdintasuna sarri askotan sakonago bihurtzen da ezberdintasun ekonomikoa baino.

Adibide bat: zenbat lagunek, musikazale osoak ez direnek, goza dezakete Gioachino Rossiniren Mosè in Egitto operarekin? Operak 4 ordutik gora dirau eta hainbat erreferentzia historiko dakar (jakin nahiko nuke gaur egungo zenbat eskola-umek eta helduagok dakiten zer jazo zitzaion Moisesi Egipton). Eta hortxe ekimen publikoak du lan egiteko eremu nagusi: herritarrak arlo guztietan heztea.

Bide batez, ekimen publikoak musika-programazioan diharduenean, ekimen pribatuak programatzen ez duena osatu beharko luke, eta ez musikagile jakin baten obra bat behin eta berriro programatzea. Horixe da, zoritxarrez, gaur egun ikusten duguna Gioachino Rossiniren heriotzaren 250. urteurrenaren ospakizunetan: esaterako, zenbat bider programatu da aurten La Cenerentola eta zenbat bider Mosè in Egitto? Emaitza agerian dago.

Temas relacionados
  • Gotzon Lobera
  • Gioachino Rossini
klassikbidea

Artículo anterior
  • Miscelánea

Noviembre en el Conservatorio Juan Crisóstomo de Arriaga

  • 4 noviembre, 2018
  • klassikbidea
+ Info
Siguiente artículo
  • Klassikbidea Radio
  • Órgano

Radio. Pablo Cepeda y Joseba Lopezortega hablan sobre el organista Juan de la Rubia

  • 13 noviembre, 2018
  • Eneritz
+ Info
También podría interesarte
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Desdemona vindicada

  • 20 mayo, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Mari-Eli rescatada

  • 8 mayo, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Enperadorearen jantzi berria, edo komediaren beharra

  • 8 abril, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Ópera

Recital de Amartuvshin Enkhbat

  • 1 abril, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Riccardo Frizza recupera ‘La favorite’ en su versión original

  • 18 febrero, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera

Erik Nielsen y la BOS nos sumergen en el universo de Tristan und Isolde

  • 21 enero, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Críticas
  • Ópera
  • Euskera

D’Artagnan eta mosketari gazteek abenturaz beteriko urtea opa digute

  • 12 enero, 2025
  • klassikbidea
+ Info
  • Sinfónico
  • Cámara
  • Ópera

Lo mejor de 2024 en Klassikbidea

  • 28 diciembre, 2024
  • klassikbidea

Deja una respuesta Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Entradas recientes
  • Desdemona vindicada
  • Basatiak gara!
  • Artziniega acoge su 9º ciclo de conciertos con seis citas musicales entre junio y julio
  • Presentada la programación del XIII Festival Internacional de Órgano “Villa de Bilbao”
  • Mari-Eli rescatada

ISSN 2530-0636


copyright
© 2013-2024 Klassikbidea. Revista vasca de la ópera y la música clásica.
Aviso legal
Todos los contenidos de esta revista están protegidos por la legislación vigente en materia de propiedad intelectual. El empleo de los materiales, incluyendo textos, grafismos, fotografías y/o facsímiles de documentos sin la previa autorización expresa de su propietario legal infringe la Ley y podrá ser denunciado ante los Tribunales. Ver más...
ANÚNCIATE
# Política de privacidad
# Acceso restringido
# Política de cookies

Ingresa las palabras de la búsqueda y presiona Enter.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Si no estás de acuerdo puedes rechazarlas tal como se explica en nuestra Política de cookies.Aceptar+info